Gasteizko familiek ezezkoa eman diote lehen hezkuntzako 3. mailako frogari

3mailakofrogaLehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa diagnostikoaren froga egiteko aukeratuak izan diren hiru ikastetxe publikoetako gurasoek (Arantzabela, Salburua eta Lope de Guereñu) ezezkoa eman diote frogari, eta sinadurak entregatu dituzte Hezkuntzan sailean.

Aukeratuak izan diren Gasteizko gainontzeko eskolak (Cervantes, Luis Dorao eta Samaniego) gurasoen sinadurak jasotzen ari dira prozesu berbera egiteko.

Gainontzeko ikastetxeak (15 publiko guztira) bilerak egiten ari dira familiekin eta eskola kontseiluetan adosten froga honen kontrako jarrera.

Erabaki hau errespeta dezala eskatzen dio EHIGEk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari. Ebaluazio honek ez du inongo justifikaziorik, LOMCEren aplikazio hutsa da eta hankaz gora jarriko du gure hezkuntza sistemaren antolaketa.

LOMCERIK EZ! GUK GURE ESKOLA! EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA!

 

Kategoria: Sin categoría. Gorde lotura.