Martxoaren 9an LOMCE-ren eta murrizketen kontra egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu familiak.
LOMCE-aplikatzen jarraitzen da gure ikastetxeetan, EAEren kasuan Heziberri-ren bidez, adostasun politiko eta sozialik ez duen plana.
Bestalde, ez dago euskal eskola publikoa sistemaren ardatz egituratzaile eta bateratzailea izatearen aldeko apustu politikorik. Eskola publikoaren beharrak asetu gabe, itunpeko sarera desbideratzen dira urtero inbertsioak.
Guzti honengatik, LOMCE eta murrizketen kontra antolatu diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu gurasoak, eguerdiko 12etan Donostia, Gasteiz eta Bilbon, eta 12etan eta 18:00etan Iruñean.