Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa diagnostikoaren froga egiteko aukeratuak izan diren Bizkaiko lau ikastetxe publikoetako ikasleen gehiengoa (Barakaldoko Arteagabeitia, Portugaleteko Maestro Zubeldia, Santurtziko Itsasoko Ama eta Sestaoko Markonzaga) ez da klasera joango azterketa egiten den egunetan.
Atzo erabaki berbera hartu zuten Gasteizko lau ikastetxeei gehitzen zaizkie (Arantzabela, Salburua eta Lope de Guereñu) eskola hauek.
Gaur arte aukeratuak izan diren gainontzeko ikastetxe publikoak familien sinadurak jasotzen ari dira eta eskola kontseiluetan adosten froga honen kontrako jarrera.
LOMCERIK EZ! GUK GURE ESKOLA! EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA!