Maiatzaren 9an Estatu mailan LOMCEren kontra egingo diren protestekin bat eginez, pankartak jarriko dituzte EAEko ikastetxe publiko guztiek “LOMCEri ez! Guk gure Euskal Eskola Publikoa” lemarekin. Honela, lege inbaditzaile eta banatzaile horren kontra ageriko dira, ez dielako erantzuten gure hezkuntza-sistemaren behar eta erronkei.