EHIGEk babesa ematen die ikasleek LOMCEren kontra eginiko deialdiei

lomce-plastikoa-inprimatzekoEHIGE Gurasoen Elkarteak babesa ematen die aste honetan LOMCEren kontra ikasleek deitu dituzten deialdiei, eta hauetan parte hartzera animatzen ditu ikastetxe publikoetako gurasoak.

LOMCE onartuta, eta indarrak batzeko helburua mantenduz, uste dugu eskola-komunitateak osatzen ditugun kide guztion arteko elkarlana ezinbestekoa dela momentu honetan. Alternatibak topatu behar ditugu ikastetxez ikastetxe orain arte lortutakoa babestu eta Euskal Eskola Publikoa oinarrizko eta lehentasunezko ardatz izango duen hezkuntza-sistema eraikitzeko.

Kategoria: Prentsa. Gorde lotura.